Lau esku, 44 urtez makilari eusteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 26a, 02:00

Atzo hasi ziren herriko jaiak Aranon, udaletxeko balkoitik zetorren «gora Santioak!» oihu­arekin batera. Ez zuten aurre­neko aldia balkoian, atzo egon zirenek, baina bai bereziene­ta­koa: bizirik dauden Aranoko lau alkate ohiek bota zuten ja­ien hasierako txupinazoa, he­rritarren omenaldia jasoz.

Eta lauen artean, 44 urtez eutsi diote alkate makilari, es­kuan: zortzi urtez izan zen alkate Joxe Antonio Legarreta, 16 urtez Victor Gaskon, beste 12 urtez Iñigo Larrea, eta azke­nik, zortzi urte egin ditu Ainhoa Ansak. Joxan Ruizek hartu die orain erreleboa, eta haiekin batera izan zen balkoian.


Santa Ana egun bete-betea gaur, Astigarragan

Aranon zein Astigarragan, on­do ospatutakoa izan zuten atzo­koan, Santio eguna. Eta gaur, Santa Ana egunez, bete-betea dute programa, astigarta­rrek: sagardo dastaketa, idi demak, apar festa, herri kirolak...

Aranon, berriz, arratsal­de­ra­ko egin dute plan polita, hau­rrentzat bereziki: pelota parti­duak, txokolatada eta Arno ga­nadutegiko animalien ikus­ki­zuna izanen dituzte. 

ARANON GAUR
17:00, Haurren pelota partiduak.
18:00, Txokolatada.
18:30, Arno ganadutegiko animalia ikuskizuna.
22:30, Mus Txapelketa, San Roke elkarteak antolatuta.


ASTIGARRAGAN GAUR
09:30, Iturengo joaldunak.
10:00, Norberto Almandoz musika eskolako Aire-Aire 
trikitilariak, kalean zehar.
11:00-14:00, Rokodromoa eta tirolina, Herri Eskolako atarian. 8 urtetik gorako haurrentzat.
11:30, Herriko emakume jostunen erakusketa, Foru Plazan.
11:30, Santa Ana eguneko 43garren Sagardo Dastaketa, Foru Plazan.
11:30, Idi demak, Foru Plazan: Etxetxo, Artola, Pagadizabal eta Olidenen idi pareak, 1.500 kiloko harriarekin.
12:00, Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolarien saioa, Foru Plazan; Goldeak antolatuta.
12:30, Jule, familia osoari zuzendutako kale ikuskizuna, Joseba Barandiaran plazan; Hortzmuga Teatroaren eskutik.
14:00, Herri bazkariak:
-Santa Anako bazkaria, Rezola sagardotegian, Goldea elkarteak antolatuta.
-Elkartasun bazkaria, txoznan, Andoni Ollokiegi musikariak girotuta.
17:00, Apar festa, Apeztegi 
plazan.
17:30, Herri kirolak, Foru Plazan:
-Gipuzkoako harri txikien jasotze txapelketa: zazpi partehartzaile, eta hiru harri mota.
-Herriko aizkolari gazteen arteko desafioa: Markel Zapiain, Axel Larrañaga, Suharri Paolla Rodriguez eta Jokin Urretabizkaia.
19:00, Deiadar txaranga, herrian zehar.
19:30, Sokamutur txikia, Herri Eskolako atarian.
19:30, Hegaluzea eta Gernikako piperrak parrillan erreta, Joseba Barandiaran plazan.
19:30, Norberto Almandoz musika eskolako Aire-Aire trikitilariak, Foru Plazan.
20:00, Gazte Asanbladaren Pelota Txapelketako finala, Txomiñene frontoian.
20:00, Hileko azken ostiraleko elkarretaratzea, Joseba Baran­diaran plazan.
23:00, Astigarragako No Rights eta Zulo taldeak, eta Larrian­go­zo, txoznan, Gazte Asanbladak antolatuta.
23:00-00:30, Abba The New Experience, Joseba Barandiaran plazan.
00:30, ­Rockalean musika ibiltaria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!