Kontzertua eskainiko du gaur, Donostiako Jazzaldiaren barruan, Ainhoa Larrañaga abeslari hernaniarrak. Heineken terrazan ariko da, arratsaldeko 18:00etan, eta doakoa izango da sarrera. Iker Lauroba, Amaia Miranda, Garazi Esnaola eta Haritz Lauroba musikariekin batera, bere aurreneko diskoa aurkeztuko du: Eskumiñak.