«Urumea ibaira eguna pasatzera datorren jendeak, alde egiterakoan, bertan uzten du bere zikinkeria eta zaborra», salatu dute Zikuñagako auzotarrek. Hori horrela, auzoaren azpiko aldean geratzen den ibaiaren bazterra, oso zikin dagoela eman dute aditzera, eta horren aurrean, auzolana deitu dute datozen egunetarako, garbiketa lanak egiteko.
Gaur hasiko dira ibaia garbitzen, eta igandera bitarte jarri dute zita. Gonbitea luzatu diete, ekimenean parte hartu nahi duten guztiei.
Jakinarazi dute, gainera, garbiketa lanek iraun bitartean itxita egongo dela ingurua. Eta aurrerantzean, ibai bazterra zaintzea aldarrikatu dute: «ez baduzu zainduko, ez etorri ingurumenaz gozatzera! Zikuñaga auzoa eta Urumea ibaia garbi nahi ditugu!».