Garbitaniatik ateratzeko prozesua atzera bota du, Udaleko Plenoak

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 25a, 02:00

Asteartean egin zuen Astiga­rragako Udalak, ikasturteko azkeneko Plenoa. Eta hiru gai izan ziren, bereziki esangura­tsuak. Garbitania Zero Zabor el­karte publikoari buruzkoa izan zen aurrenekoa: Garbitaniatik ateratzeko bidea hasi zuen Uda­lak aurreko legegintzaldi­an, baina prozesua likidatu ga­be zegoen; eta orain, erabaki hura atzera bota, eta Garbita­nian jarraitzea proposatu du Udal Gobernu berriak: «ez dau­kagu hondakin bilketa sistema aldatzeko asmorik, baina Garbitanian jarraitzeak aukera ematen digu, eskaintzen di­tu­en beste zerbitzuak aztertzeko, kale garbiketa adibidez», azaldu zuen Xabier Urdangarin al­kateak. EH?Bil­du­ren aldeko bo­toekin onartu zen, eta kontra agertu ziren EAJ eta PSE-EE.

PSE-EEko Mikel Duranek adierazi zuen, «erdipurdikoa» izan dela likidazio prozesuaren kudeaketa, baina edozein kasutan, erabakia atzera bota­tzearen kontra dagoela. EAJko Nerea Zusberrok, berriz, «atze­rapauso izugarria» dela nabar­mendu zuen: «aukera zeneukaten, inposatu zeniguten atez atekoaren kapitulua ixteko. Eta nahiz eta esan ez duzuela berriro ezarriko, Garbitaniari eutsita jarraitu nahi duzue».


Brigadarentzako lokal berria erosteko, kreditu gehigarria

Ibai parkearen izenari buruzkoa izan zen hurrengo gaia, eta azaldu zuten, aurrez emandako izena aztertuta eta herritarren ekarpenak jasota, idatzizko for­ma estandarrera egokitu du­­te­la. Hori horrela, Andre Goba­larien Parkea izatea proposatu eta onartu zen, EH Bil­du eta PSE-EEren aldeko botoekin, eta EAJren abstentzioarekin.

Eta onartu zuten, baita ere, kreditu gehigarri bat txertatzea aurrekontuan, gerakinetik, Bri­gadari beste lokal bat emateko: «denbora daramakigu esaten, kiroldegi azpikoa ez dela egokia; eta asmoa da kreditua ge­hitzea, iraila partean espedien­tea irekitzeko, lokal berria eros­­teko», azaldu zuen alkateak. EH Bilduren botoekin onartu zen, abstenitu egin zen PSE-EE, eta kontra bozkatu zuen EAJk. «Ulertzen dugu presa, baina ez da egiteko modua; batzorde ba­tetik pasa behar zuen gaiak», adie­­razi zuen Zusberrok.

Azkenik, aho batez erabaki zen bi zer­bitzuren kontratatu­ak eslei­tzea: etxez etxeko la­gun­tza zerbitzuarena, eta ba­bes­tu­tako etxebizitzetako erabiltzai­leei laguntzeko zerbitzu­arena. Bie­tan, Arreta Zerbi­tzu­ak en­pre­sak egin du eskaintza one­na, eta berari esleitu zaio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!