Santio egunez, jaiak bero-bero datoz!

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 25a, 02:00

Ez dago atzera bueltarik! Igan­dera bitarte, jai giroa izango da protagonista nagusia, Uru­mea bailaran. Atzo lehertu ziren San­tioak Astigarragan, herriko emakume kirolarien eskutik; eta beste horrenbeste egingo dute gaur, Aranon, herriko al­kate izan direnek. Egun bere­zia dute gaurkoa, gainera, bi he­rrietan: Santio egu­na da, eta ez dira faltako, xarma berezia duten ohiko ekintzak.

Argazki albuma osatuko du Kronikak egunero, bi he­rri­e­ta­ko jaien argazkiekin. Atzo­ko­ak dagoeneko prest daude! 

ARANON GAUR

12:00, Txupinazoa udaletxean, Aranon alkate izandakoen eskutik.

12:30, Pelota partidua, Arano eta Goizuetako bikoteen artean: Huizi-Lizeaga (Arano), eta Apezetxea-Apezetxea (Goizueta).

18:00, Aizkora apustua: Arria V eta Joseba Izeta, Jon Irazu eta Haritz Esnalen kontra

18:30, Umore Ona dantza taldearen emanaldia.

19:30, Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Joanes Illarregi, Julio Soto eta Sebastian Lizaso. 

Gai-jartzaile, Maider Ansa.

ASTIGARRAGAN GAUR

09:30, Txistularien diana, Txi­rriskla elkarteko eta Norberto Almandoz musika eskolako txistularien eskutik.

10:00, Bolo eta toka txapelketa, Norberto Almandoz plazan. Ize­nematea, 09:30etatik 12:00etara.

11:00, Meza nagusia, Santio­men­diko ermitan; eta ondoren, Txi­rrisklako txistularien saioa.

11:00-13:30, Txu-Txu trena, he­rrian barrena. Irteera Donostia pasealekuan, kupela daukan errotondatik.

11:00, Haurrentzako jolasak, Pelotari kalean: zaku lasterketa, lokotxak, sokatira... 4-11 urte bitarteko haurrentzat, Aurrera Mutilak elkarteak antolatuta.

11:30-13:30, Beldur Barik gunea, Herri Eskolako atarian. Berdin­tasunaren eta aniztasunaren alde, nerabe, haur eta famili­entzako: informazioa, txapa-tailerra, marrazkiak...

11:30-14:00, Kart eta Quad pistak, Herri Eskolako atarian. 

10 urtetik gorakoentzat.

12:30, Udalbatzaren Soka-Dantza, Foru Plazan.

13:00, Mexico lindo mariatxia, kalejiran. Bukaerako emanaldia, Sagardo plazan.

16:30-19:00, Txu-Txu trena, he­rrian barrena. Irteera Donostia pasealekuan.

16:30-19:00, Kart eta Quad pistak, Herri Eskolako atarian. 

19:00, Bertso saioa txoznan, Beterriko bertsolari gazteekin, Gazte Asanbladak antolatuta.

19:00-22:00, Sexu-Bizi, sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzeko eta erasoen aurkako informazio eta aholkularitza eskatzeko gune mugikorra, Tomas Alba kalean.

20:00, Cabaret hankaluzeen kalejira musikala, Kale Nagu­sian barrena, Kull d?sac konpainiaren eskutik.

23:00-02:30, Ilargi Beltza erromeria taldea, Eider Etxeandia­re­kin, Joseba Barandiaran plazan.

00:00, Larrain-Dantza, Foru Plazatik abiatuta.

00:30, Gazte jolasak, txoznan, Gazte Asanbladak antolatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!