Sokadun Parkeko erakusketa, Plazan ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 24a, 10:54

Erabaki Hernani prozesuko proposamen bati erantzunez, parke bat diseinatzen aritu dira, 8 urtetik gorakoentzat, haurrekin batera. Uztailaren 15etik 19ra hartu zuten parte Hernaniko 100 haur inguruk, beraien interes, nahi eta beharren araberako jolasak irudikatzen, Sokadun Parkerako.

Eta egun horietan egindako diseinuak, ikusgai jarri dituzte Plazan, udaletxeko arkupeetan. Gaur goizeko 09:00etatik 14:00etara egongo da bertan, erakusketa. Maketa batean islatu dute, non irudikatzen duten haurrek jolas edo elementu bakoitza: banbu laberintoa, tirolina, rokodromoa, jolasak gordetzeko txabola-kioskoa, eskalatzeko estrukturak, taldeko hamaka...

Prozesuan parte hartu duen haurren batek, bere diseinua etxera eraman nahi izanez gero, 13:30etatik 14:00etara jaso dezake, bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!