Izena: Maria Fernandez Zubeldia
Jaio: 1970- 04-27
Bizitokia: Hernani, Santa Barbara
Lanbidea: Xopp bigarren eskuko dendaria
Zer da zure lanetik gehien jartzen zaituena?
Gertuko harremana, jendea kontu kontari etortzea eta entzutea.
Gaur egun harremanak erraz alboratzen ditugula esaten da, zer egin daiteke harreman bati bigarren bizitza bat emateko?
Optimismoz ematea bigarren aukera, ezer gertatu ez dela egin gabe aldi berean.
Jolas intimoetan, zer berrerabil dezakegu?
Laztanak beti eskura izatea komeni.
Zuen dendan oso gauza anitzak topatu daitezke, zer eskaintzen dio aniztasunak erotikari?
Kolorea.
Erotikoki balia daiteken materialik bada zuen dendan?
Imajinazioarekin gauza askok dute alde erotikoa: musika, argi ezberdinetako lanparak, alfonbra eroso bat...
Arropa xelebrea egoten da eskegita, hauek jolasteko aukerarik sortzen al dute?
Gonek joku asko ematen dute.
Tartetxoa duzunean hondartzara joaten zara, zer eragiten dizu honek gorputzean?
Salitrea gorputzean utzi eta gazi geratzea gustatzen zait, erlaxatzen nau.
Etorkizun batean josteko makina pizteko grina duzu, nola josi ditzakegu harreman erotiko osasuntsuak?
Jostorratza eta elkar lotzeko ariaz.
PLAZERREN PUTZUA
Kitzikatzen zaituen zerbait?
Kilimak.
Udaran goxatzeko toki berorik?
Hondartzan, hondar eta uretan.
Gorputz baten gainean jateko udako fruturik?
Zertarako frutua, txokolate urtua izanda.
Muxu, miazkada, koxk bakoitza nun?
Dena lepoan.
Harremanetan gehien baloratzen duzuna?
Konplizitatea, alaitasuna eta lasaitasuna.
Zein da dendan entzundako hizkuntza erakargarriena?
Errumaniarra.
Udarako gau epel batean jostatzeko musika?
Jazz-a.
Ligatzeko estrategia kuriosorik?
Dantzak beti lagundu nau.
Dendako liburuen txokoan topa daitekeen liburu pizgarrririk?
Badaude ehh... etorri eta topatu!
SEX-ALDIA BUKATU...
Laztan batek...?
Pinpilinpauxak.
Elkar ulertzeko...?
Hitz egin.
Tatxan! Eta orduan...?
Arazorik gabe harremantzen.
SASIGALDERA
Zer esango zenioke bikote harremanari su apur bat eman nahi eta nola egin ez dakienari?
Kontzertu batera joateko dantzatzera marigona jantzita. Beste ideia eta bidelaguntzak beharrez gero, Plax! Sexu aholkularitzara joateko.