Zein da Pentsionisten mugimenduaren ibilbidea?
Hernaniko pentsionisten mugimendua 2018ko otsailean hasi zen ibiltzen. Berehala elkartu ginen gipuzkoako plataformarekin eta bertatik jasotzen genuen informazioa. Bertan aktiboki parte hartzen 6 hilabete inguru goaz. Jende anitzak parte hartzen du, eragile zein ideologi ezberdinetakoak, helburu berak batzen gaituelarik, pentsio duin eta justu batzuen aldeko borrokak.
«Informazioa herritarron hizkuntzara moldatu eta astelehenetako asanbladetan zabaltzen dugu»
Eta orduan zein da Pentsionisten mugimenduan egiten duzuen lana?
Aipatu bezela, mugimendu honen helburua pentsioekin izaten ari den prekarietate eta injustiziei heldu eta alternatibak planteatu eta exijitzea da. Iristen zaigun informazioa herritarron hizkuntzara moldatu eta ulertzeko moduan zabaltzen dugu astelehenetako asanbladetan. Gainera, beste eragile zein kolektibo askorekin elkarlana egiten dugu, esaterako, greban dauden erresidentziako langileekin (hauen baldintza duinak zuzenean lotuta baitaude guri egiten zaigun zaintzarekin).
Zergatik animatu zineten ?Tratu Onen Mapa? prozesuan parte hartzera?
?Ondo portatzea? aurpegi ona jarri eta irribarre egitea dela dirudi. Baina injustizien aurrean beste alde batera begiratzea ez da tratu on bat. Aldiz, ikusi dugu tratu onetaz hitz egin dezakegula borrokatik, justiziatik, gure eskubideak defendatzetik. Eta agian zuek etorri arte hala deitu ez badiogu ere, urteak daramatzagu tratu onen alde borrokan.
Atahualpa Yupanquik zioen: Inork ez dezala listuan odola bota beste bat hobe bizi dadin.
Besteak beste, emakumeek zaintzan egindako lana errekonozitzea eskatzen dute pentsionisten mugimendutik.
Herrian daukaguna baloratze aldera, zeintzuk dira egun dauden praktika onak?
Lanean ari diren kolektiboek gai ezberdinetan eragiten eta kontzientziatzen dutela eta herrian denon artean baloreetan oinarritutako gizarte bat sortzen ari garela: Amher, Ttapa-ttapa, auzo elkarteak... Zerbitzuetan ere asko hobetu dugu.
Eta zuen ustez, eta Tratu Onei dagokionez, zer indartu behar da Hernani mailan?
Administrazio lokalek eskumen gehiago izatea, hau da, burokrazia deszentralizatu eta herrietara ekartzea. Urrutiratzeak gizatasuna kentzea dakar eta zenbaki huts bihurtzen zara, aldiz herritik herrikoa eraikitzean parez pare gaude eta denon artean eraiki dezakegu. Gainera, azkartu eta sinplifikatuko litzake guztia.
Zer nolako etorkizuna amesten duzue denontzako ona izango den Tratu Onen Herrian?
Gizarte kritiko bat ikusten dugu, dena zalantzan jarriko duena, zergatiak ulertzeko.
Gizarte kooperatiboago bat: zaintzan, enpleguan, etxebizitzak antolatzeko garaian...
Eta noski, pentsio duin eta justuak amesten ditugu: Minimo bat egotea (guk 1080 ? eskatzen ditugu gaur egun); Pentsioen artean dagoen amildegia desagertzea; Emakume eta gizonen pentsioak berdintzea (emakumeek zaintzan egindako lana errekonozitzea).