Azkeneko partiduak besterik ez ditu falta, Zikuñaga Papelera Torneoak; eta esku pelotari hernaniarrak izango dira protagonista nagusiak, finaletan. Izan ere, Urkizuk eta Labakak lortua zuten finalera pasea nagusietan, asteburuan; eta beste horrenbeste egin zuten astelehenean, hiru hernaniarrek: Salaberria eta Zugasti jubenilek, 22-13 irabazi zieten semifinala, Pagazpeko Galarragari eta Lasa hernaniarrari; eta Oiartzabal hernaniarra nagusitu zitzaien kadeteetan, Pagazpeko Albeniz IIrekin, Jara eta Insausti II herrikideei (22-6).
Gaur, beste hernaniar bat ariko da, azkeneko semifinalean: Insaustik jokatuko du, Epeleko Urmenetarekin, Etxezarreta eta Odriozolaren kontra; 20:00etan, kiroldegian.