Urtero bezala, eskaera bidez hartuko dira datorren ikasturterako ere, Ereñotzuko frontoia erabiltzeko orduak. Eta horretarako epea, gaur bukatuko da. Azkeneko aukera dute, frontoia erreserbatuta eduki nahi dutenek; eta bi bide, eskaerak egiteko: Auzo Udalera jo, goizeko 08:00etatik 14:00etara; edo ereinotzu@ereinotzu.eus helbide elektronikora idatzi.
Pertsona baten izenean egin behar da eskaera, baina lau laguneko taldea ordezkatu behar du, eta eman behar dira guztien izen-abizenak, eta kontu korronte zenbaki bat.
Auzo Udalean dago eskuragarri, ordutegi taula.