DBHren alde, argazki erraldoirako zita gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 24a, 02:00

Hezkuntzaren arloko eskae­ra nagusietako bat da Astiga­rragan, DBHrentzako eraikina egitekoa, herrian bertan. Eta es­kaera horren inguruan, la­ne­an ari da herritar talde bat, azkeneko hilabeteotan. Hain­bat bilera egin ditu, DBH Asti­ga­rraga deitutakoak; eta baita festa bat ere.

Oraingoan, DBHren aldeko argazki erraldoia egiteko jarri dute hitzordua. Gaur arratsal­dean izango da, 18:45etan Foru Plazan; eta herritar guztiei lu­zatu diete gonbitea, bertaratu eta aldarrikapenarekin bat egi­­teko: «ekarri kamixeta ber­dea, eta DBHren aldeko alda­rri­ka­pe­nak», eskatu diete. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!