Azken egunetan sartuta daude, Udaleku Ibiltariak

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 24a, 02:00


Hilaren 14an eman zitzaien hasiera  Udaleku ibiltariei, Goierritik Aralarrerainoko ibilbidea egiteko helburuarekin. 27 gaztek eta 6 begiralek osatutako abentura honetan, hainbat eta hainbat herri igaroko dituzte, hala nola: Olaberria, Ataun, Zaldibia, Abaltzisketa, Amezketa, Orendain, Altzo eta azkenik, Ikaztegieta. Gazteek, piraguismoaz, eskaladaz eta abentura parkeaz gozatzeko aukera izanen dute. Hala ere, azken egunetan sartuta daude jadanik, ostiralean egingo baitute buelta, 12:00etan Biterin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!