Ertzetatik erdigunera

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 24a, 02:00

Horrela, mehatxuok egitura ekonomikoaren albo kalteak dira, egungo ereduari zuzenketa batzuk eginez desagertarazi eta ongizate unibertsalari bidea emango diotenak.

Errealitatea, ordea, beste bat da, eta argi begiztatzen zaigu mehatxuok albo kalteak baino, egitura ekonomikoaren funtzionamenduak eragiten dituen ondorioak izateaz gain, desberdintasunak eta bazterkeria direla egungo sistema ekonomikoaren fun­tzionamenduaren oinarri. 

Bazterkeria hau, baina, ez da guztiontzat bera, are eta handiago baita gizartean gehiengoa diren jatorri, arraza eta genero zehatz batzuentzat. 

Eskualdean, bada, honi aurre egiteko pausuak ematen hasiak gara: eskualdeko gizarte zerbitzuak eta enplegu sailak barnebiltzen dituen egitura berri bat sortuz; laneratze enpresa bat sortzeko pausuak emanez; eta emakume etorkinen egoera duinduko duen zaintza kooperatiba integral bat sortzeko prozesua abiatuz.

Andoni Zulaika Arriaga.

Enplegu Sozialeko teknikaria. 

Beterri-Buruntza Udalak

www.iturola.eus


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!