Oporrekin batera, lan aukera berriak

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 24a, 02:00

Udako eguzki izpiekin batera, ikasturtean zehar egon ez diren lan aukera asko sor­tzen dira uztaila eta abuztuko hilabeteetarako. Badira igerileku eta hondartzako sorosleak, izozki-dendako langileak, edota udaleku ireki ze­in itxietako be­gi­raleak. Azken hau da Iraia Arruti eta Patxi Agirrezabalaren kasua. Hernaniko udale­ku­eta­ko monitoreak dira, uda ho­ne­tan. Ja­da bi eta hiru urte daramatzate udalekuetan eta diote garrantzia handikoa dela hezitzaileen lana: «beharrezkoa den beste hezkuntza mota bat eska­intzen dute udalekuek, eta ikaskuntza prozesuaren garapena dira».


Goizetan lana, arratsaldetan jai

Goizeko 9:00etan Biterin elkartzen dira, eguneko ekintza zein den gogoratu eta prestatzeko. Orduerdi beranduago umeekin elkartu eta 13:00etan bukatzen dute lanaldia. Horrela, arratsaldetan nahi duten pla­­­­­na egiteko aukera dute; «ordubatetan bukatu eta segituan bazkalduta, arratsalde guztia dugu aprobetxatzeko; puntazoa da».

Begiraleak umeen hezitzaileak dira, eta mota guztietako ekintzak antolatzen dituzte egitarauerako. «Hezitzaile mo­du­an helburu nagusia da haurrek on­do pasatzea. Umeek sentitu behar du­te udalekuak libre jolastu eta aske izateko eremua direla, nahi duten hori izateko». Diote, udalekuak «jendea ezagutu eta libre jolasteko» gunea izan behar dutela.  Aurten asteak ga­itan ba­natu dira: ekologia, eus­ka­­ra, eta fe­minisimoa. Horrela, denetarik egin du­­­­­te egun hauetan. Pistinara joan, euskal pertsonaia mitologikoak lehen per­ts­onan ezagutu, edota  herrian zehar pis­­­ta jolas feminista egin; egunero izan d­u­te umeek ikasteko zerbait. «Umeek on­­­do pa­satzeko eta jolasteko zerbaiten mo­­­duan ikusten dituzte udalekuak, eta ho­ri asko eskertzen da», nabarmendu du­­­te. 

Hain zuzen, uztaileko hilabeteak xar­­ma berezia du Hernanin, uda­leku­ak direlako. Tilos, Ave Maria, Atse­gindegi... txoko guztietan egoten dira adin guztietako umeak, begiraleekin jo­lasean. Her­naniar guztiek dakite kaleak musika eta ko­lore biziz jantziko direla San Fer­mi­ñe­tako Peñen jaitsieran, edo egunen batean betiko harategi edo ileapaindegian be­girale bat egongo dela, antzerkia egiten,  umeek noiz topatuko duten za­in, `be­­­­gira­leen bila´ eguna de­­lako. Za­lan­­­tza­­­rik ga­be, hilabete berezia da uztaila, he­rri­tar guz­tientzat.


Udako lanek baldintza duinak eskaini behar dituzte, baita ere

Begirale mordoa dira Hernaniko uda­le­­kuetan. Guztiek pasa zuten sarbide pro­­­ba bat lana eskuratzeko, eta gero, au­ke­­­­ratuak izan ziren posturako; formakuntza egun ere izan zuten, udalekuen au­­rretik. Bal­dintza onak eskaintzen di­tuz­­tela eta gustatzen zaien zerbait egiten­ dutela diote, Iraia eta Patxik. Ga­inera gi­ro ezin hobea omen dago udalekuetan: «haurtzarora bueltatu eta ga­rai zoriontsu haiek gogoratzea asko ba­loratzen dut», egin dute gogoeta. «Gu haurrak ginenean beste batzuk egon ziren lan honetan, eta orain guk zerbait zor diegu haien haurrei». 

Ikasturtean zehar ikasten edota beste umeekin eskola kirolean eta dantza irakasten egon dira bi begiraleak, eta uztaila iristean, udalekuetan murgidu dira. Hala ere, «gazteon lana, askotan, turismo lanarekin lotzen da, eta hori oso prekarioa eta aldizkakoa izaten da», azpimarratu dute. «Oso argi dut lana ez bada probetxuzkoa, ez nukela hartuko; li­miteak daude». Hori horrela, udako la­nek­ ez dituzte urtean zeharreko lanek ba­i­­no bal­din­tza okerreagoak eskaini be­har. «Badirudi gazteak ga­re­lako edozer onar­­tu behar dugula», di­o­te. 

Datorren urtean monitore lanari e­us­­­ten jarraitzea pentsatzen dute bi her­­n­a­niarrek. Udalekuak «ikas­ketekin eta ikas­turtean zeharreko lanekin batera­­tze­ko aukera dugu», eta ho­rre­gatik, gustora daudelako ere, lan aukera honetan ja­rraituko dute. Margoak, baloia, kan­tin­plora eta motxila hartu, eta beste he­me­zortzi egunez umeekin abentura berriak hasteko prest daude. Hauentzat ere, jen­de berri ezagutu eta ondo pasatzeko au­ke­ra da eta, udako aisialdia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!