Back eta Hot Potatoes Blues Band taldeak Joseba Barandiaran plazan 60 eta 70 hamarkadetako ingeles bertsio ezagunak eta blues eta rhythm&blues doinuak jo zituen astigartarren belarrietarako. Musikak dudarik gabe denboran bidaiatzen laguntzen du eta horrela izan zen larunbateko ilunabar aldean. Sardinak jan eta gero digestioa egiteko modurik hoberena izan zen. Giroak lagundu zuen eta jende asko bildu zen musika kontzertua entzun eta gorputzak dantzatzeko.