Txomiñenea lepo bete zen igandean Titin eta Merino, Barandiaran eta Santxezen aurka jokatzen ikusteko. Aurretik bi partidu jokatu ziren, eta hirugarrenean irten zen Errioxako mitoa. Maisua dela erakutsi zuen, aurreneko tantotik. Urtarrilean bete zituen 50 urte Tricioko aurrelariak, baina oraindik ere gogotsu ikusi zitzaion, frontoian gozatzen. Partiduen ondoren, omendu zuten Gipuzkoako Herriartekoa irabazi zuen esku pelotari talde astigartarra, eta Joxe Mari Zubiarrain arduraduna.