Txu-Txu trenarekin batera, badatoz aurtengo Santioak!

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 24a, 02:00

GAURTIK igandera arte, Santioek herria piz­­­tuko dute, Astigarragan. Txikienen txu­­­­­­pinazoak giroa berotuko du egu­er­di­tik, baina jaien hasierako txu­pi­nazoa arra­­tsaldean botako da, uda­­letxeko bal­koi­tik. Esku­ba­­loi, futbol, herri kirol, pi­lo­ta eta sas­ki­ba­loi taldeetako neskak izan­go dira pre­goia irakurri eta jaien ha­­sierako suziria jaurtiko dutenak; he­rri­tarrek emakume kirolarien meritua txa­lotu nahi izan dute, eta ho­rre­gatik izango dira protagonista.


«Haur, gaztetxo, gazte, heldu, adineko... denontzako jaiak dira»

Aurtengo Santioen egitaraua zabala da, eta gerturatzen den guztiak izango du go­­za­tzeko aukera, Astigarragan. Musi­ka­, dan­­tza, kirola, ikuskizunak edo ohi­tu­­ra ­za­­­­harrak gogoratu eta entzungo dira da­to­zen bost egunetan.

Gaurko eguna txikienek apro­be­txa­tu­ko dute gehien, ziurrenik. Egu­er­di­an txu­­­­­pinazoa botako dute, eta herri baz­­kari guztien ondoren, Honolulu Kan­tu Ko­lore taldearen ikuskizun musikala izango da, 16:30etan. Tartean, txokolate jatea antolatu du Xaguxar elkarteak, Foru Plazan. Eta arratsaldeko txu­pinazo na­gusiarekin batera, erraldoi eta buru­ha­undien txanda izango da. Baina bihar ere, haurrentzako jola­sak­ antolatu dira Pelotari kalean, eta Kart eta Quad pistak izango dira, 10 urtetik gorakoentzat. Gai­nera, Txu­­-Txu trena herrian barrena ibiliko da, egun osoan zehar. 

Ostiralean denetarik izango da, San­ti­­otan. Goizean goizetik Iturengo Jo­al­du­nek esnatuko dute herria, eta egu­er­dira arte izango dira rockodromoa eta tirolina, ume­entzat; eta sagardo das­ta­keta edota ber­tso­lariak, besteak beste. Eta nola ez, herri bazkariek segida izan­go dute, ostiralean ere bai: Santa Anakoa eta Elkartasunekoa izango dira, musi­ka­riek girotua. Arra­tsal­dean festak ja­rra­­ituko du txarangarekin, eta hegaluze eta Ger­­nikako piperren parrilladarekin. 

Baina Santiotako nobedade na­gu­si­a la­­runbateko dan­­borrada da, 18:00etan. De­­­­­netarik izango da egun honetan: 3x3 sas­­­kibaloi txapelketa, marmitako lehi­a­ke­­ta arrakastatsua, elektro­txa­ran­ga, bin­­go­­a edota zirku ikusikizuna. Ez da as­per­t­ze­ko astirik izango, egun osoko eki­taldi eta musika emanaldiekin. 

Azken eguna da igandekoa. Adin guz­­tietarako ur-parkea antolatu da Foru Pla­­zan, goiz eta arratsalde. Eta mu­si­ka­ri eta dantzariez gain, janari das­taketa eta Playback lehiaketa ere i­zan­go di­ra, arra­tsalde horretan. Zezen­suz­koa­ren on­do­­ren, La­io­tzek emango die bu­kaera ja­iei.


Gazte Asanbladak lan polita egin du, Santiotako egitarauan

Herriko festak antolatu dituztenak asko izan dira, eta «jende askok egin du lan musutruk jaien aurretik, dena pres­ta­tzen», nabarmendu dutenez. Gazte Asanbladak ere egin du­­ be­rea, aurtengo egitarauan. Uda­la­re­kin batera adostu eta prestatu dute plan­gin­tza, eta txozna-gunea gi­ro­tzen a­ri­­tu­ko dira, egunero. 

Bestalde, antolatzaile guztiek argi utzi dute jai parekideak nahi dituztela, eta ez dela inolako eraso sexistarik onartuko: «festa lasai eta askatasunez egitea nahi dugu», adierazi dute. 


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!