Hernanik ezin eutsi Orion, bezperakoari

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 23a, 02:00

Orion jokatu zen, igandean, ETE Ligako zazpigarren estropada; eta bertan, ezin izan zion eutsi Hernaniko Maialen traineruak, bezperan Sestaon lortutako emaitza onari. Biz­ka­iako uretan bosgarren izan bazen, zortzigarren postura erori zen Hernani, Orion.

Hiru txandatatik, bigarrenean aritu zen Maialen, San Juan, Kaiku eta Isuntzarekin batera; eta aurretik izan zi­tu­en hiruak. Aurrea hartu zioten, hirugarren txandako lau faboritoek ere: Zumaia nagusitu zen. Ondarroa, Lapurdi eta Colindres utzi zi­tuzten atzetik, hernaniarrek.

Igandeko emaitzarekin, li­gako zaz­pigarren postura jai­tsi da berriro Hernani, Isun­tzak au­rreratuta; eta bi puntura gerturatu zaio San Juan.

Aste honetan, beste bi jardunaldi izango dituzte: ostegunean Lekeition ariko dira, eta larunbatean Colindresen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!