Kontzertu berezia antolatu dute Ereñotzuko Ozenki abesbatzak eta Hernaniko Doinu Zale akordeoi orkestrak, larunbat honetarako. Biterin ariko dira, arratsaldeko 20:00etan hasita, baina ez bakarrik: Vigoko Amadeus abesbatza ospetsua izango da bertan, Ozenkiren 25garren urteurrena ospatzeko.