Ibaia garbitzeko deialdia lau egunez, «jendeak zaborra bertan uzten duelako»

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 23a, 02:00

Zikuñagako auzotarrek «oso atsekabetuta» daudela adierazi dute, auzoaren azpiko aldean, Urumea ibaiaren bazterrean, dagoen zikinkeriagatik. «Uda hasi zenetik» nabaritu dute auzotarrek, zaborra pilatzen ari dela. «Eguna pasatzera da­to­rren jendeak, arau zibikoak ahaztu dituela dirudi, eta alde egiteko orduan, zikinkeria eta zaborra bertan uzte dute», salatu dute auzotarrek. 

Horregatik, aste honetan ze­har garbiketa lanak anto­la­tu ditu­zte, ostegunetik igan­de­ra; uztailaren 25etik 28ra. Eta garbiketa egin bitartean, in­gu­rua itxita egongo da. 

Ibaiaren garbiketa  egunetan, ingurua itxita egongo da.

Ekimen ho­ne­tan parte har­tu nahi duen pertsona oro­ren­tzat zabaldu nahi izan dute gon­bitea, Ziku­ñaga­ko auzota­rrek. Antola­tzaileek argi adie­ra­zi dute, ibaia eta inguruak zain­du egin behar direla: «ez baduzu zainduko, ez zaitez etorri ingurumenaz goza­tze­ra. Zikuñaga eta Urumea ibaia garbi nahi ditugu», azpima­rra­tu dute. Beraz, ostegunetik igandera bitartean, Urumea­ren egoera hobetzeko, gonbi­tea zabalduta dago. yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!