Jokin Urretabizkaia eta Suharri Irazustabarrena segalari astigartarrek ezin izan zuten atzo, Aian, Euskal Herriko Sega Txapelketako finalera sartu. Bederatzi segalarik parte hartu zuten eta bi astigartarrak bigarren multzoan zeuden. Lehenengo biak sailkatzen ziren eta Urretabizkaia laugarren geratu zen eta Irazustabarrena bosgarren.