Goizuetara irteera, hilak 29an

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 22a, 02:00

Datorren uztailaren 29an, astelehenean, Kontrakantxa Gaztetxetik Goizuetako Axerra bordara egingo dute irteera. Goizeko 07:30etan elkartuko dira gosaltzeko Atsegindegin eta ibilaldia egin haraino. Ondoren gaua han pasako dute eta datorren egunean kotxez egin itzulera. Bidean jatekorik ez eta lo-zakua eta estirala eramatea komeni da. Otorduak bertan egingo dituzte. Izena-eman nahi duenak kontrakantxagazte@gmail.com helbidera idatzi besterik ez du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!