Ainhoa Larrañaga abeslari eta aktore hernaniarrak disko berriaren aurkezpena egingo du Donostiako Jazzaldiaren barruan. Etzi hasi eta igandera arte luzatuko da Jazzaldia eta Larrañagak Heineken terrazan abestuko du ostegunean, Santio egunez, 18:00etatik aurrera. Bere artista ibilbidean beste pauso haundi bat da.