Aurten eta urte asko ondoren Santio jaietan danborrada antolatu da uztailaren 27rako. Aurretik entsaioa antolatu da eta bakarra izango da bihar, uztailaren 23an, ikastolako patioan. 18:00etatik aurrera bilduko dira antolatzeko eta 19:00etan txarangarekin egingo dute entsaioa. Entsaio bakarra denez bertaratzea eskatzen da parte hartuko duten 75 neska mutilei.