Abuztuan ere aurten antolatu ditu ikastaroak Udal Kiroldegiak nahiz eta uretan mugatu. Uztaileko kopuru haundia eta gero abuztuan jeitsi egingo da emango diren ikastaroak. Izena emateko azken eguna gaur izango da eta zozketaren zerrendak bihar, 14:00etan, argitaratuko dira.
Izenematea Udal Kiroldegiko bulegoan 08:00etatik 14:00etara edo www.hernani.eus webgunean egin behar da.
Adin tarte desberdinetako jendeari daude zuzenduak abuztuko ikastaroak uretan; Helduentzako hastapena egunero 09:15etan eskainiko da, 3 urtekoentzat astearte eta ostegunetan 10:15etan, 4 urtekoentzat astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:15etan, 5-6 urtekoentzat egunero 11:10etan, 7-13 urtekoentzat egunero 11:10etan eta haurdun daudenentzat astearte eta ostiraletan 13:10etan. Ikastaroa emateko behar beste jende ez balego taldeak elkartu egingo lirateke: 3-4 urte alde batetik; eta 5-13 urte bestetik.