Pasa den uztailaren 14an, Osiñagako Auzo Elkarteak antolatuta, hamalau auzotarrek Chillida Leku museoko bisita gidatuan parte hartu zuten. Hernaniko museoaren txoko eta lan guztiak ikusi zituzten eta arteaz gozatzen eta elkarrekin momentu atseginak pasa zituzten.