Zikuñagako Papelera Pelota Torneoan, gaur 19:00etan kiroldegian, kadete eta jubenil mailako azken bi finalerdiak jokatuko dira. Hernaniarrak izango dira protagonista. Kadeteetan Jara-Insausti II hernaniarrek, Oiartzabal hernaniarra eta Pagazpeko Albeniz IIren aurka jokatuko dute. Jubeniletan Salaberria-Zugasti bikote hernaniarrak, Pagazpeko Galarraga eta Lasa hernaniarraren aurka.
Beraz Hernaniko pelotariek ziurtatuta dute finalistaren bat bai kadeteetan, bai jubeniletan eta baita seniorretan ere. Ostiralean eta larunbatean lehendabiziko hiru finalerdiak jokatu ziren eta nagusien mailan Urkizu eta Labaka hernaniarrek finalerako sailkatzea lortu zuten.
Gaur osatuko dira kadete eta jubenil mailako finalistak eta seniorretako azken bikote finalista geratuko da jakiteko zein den.
Urriza eta Labaka finalera sailkatu dira seniorretan
Ostiralean jokatu ziren lehendabiziko bi finalerdiak eta kadeteetan Perurena (Tolosa) eta Iriartek (Añorga) 22-13 gainditu zituzten Oiarpeko Etxeberria eta Olaiz. Nagusi edo seniorretan Urkizu eta Labaka hernaniarrek 22-20 gainditu zituzten partidu gogor eta lehiatu batean Añorgako Orbegozo eta Intxurreko Aizpitarte.
Larunbatean, jubenilen finalerdia jokatu zen eta bertan Mundarroko Urdangarin eta Lizeagak ezin izan zuten finalera pasa. Astigartarrek 22-15 galdu zuten Oiarpeko Aranburu eta Zalakainen kontra eta finaletik pauso batera geratu dira.