Alfaro eta Goñi aita-semeak, puntan

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 22a, 02:00

49 astigartar eta hernaniarrek hartu zuten parte atzo jokatu zen Getaria-Zarautz itsas ze­harkaldiaren 49garren edizi­o­an eta punta puntan ibili ziren horietako hiru. 3.100 partaide zeuden izenemanda. 

Peru Alfaro hernaniarra eta Astigarragan bizi diren Luis eta Enaitz Goñi aita-seme hernaniarrek lehendabiziko 16 postuetan sailkatzea lortu zuten Pol Gil irabazlearen­gan­dik bi minutura. Hirurak talde berean iritsi ziren eta Alfarok zortzigarren amaitu zuen, Luis Goñik hamaikagarren eta ora­in­dik 14 urte dituen Enaitz Goñik 16garren. 

Espainiako ur irekietako selek­zioaren parte dira Pol Gil eta hirugarren egin zuen Mar­cos Godoy. Erraz irabazi zuen Gilek eta lau eta hamasei­ga­rren postuan geratu zirenak tal­dean joan ziren ia zehar­kaldi osoan. Enaitz gazteak jarri zuen erritmoa talde ho­rre­tan eta azkenean ezin izan zion bosgarren postuari eutsi. Hala ere hiru hernaniarrek zeharkaldi bikaina osatu zu­ten. 


Espainiako Kopan Luis Goñi bigarren euskalduna

Larunbatean Zarautz-Getaria-Zarautz zeharkaldi berria jo­ka­tu zen. Espainiako Kopa­ra­ko puntuagarria dena eta 5.200 metro egin behar zituzten igerilariek. Luis Goñi her­naniarrak hemen ere ha­mai­kagarren amaitu zuen eta bigarren euskalduna izan zen Zarauzko portuko helmugan. Hemen ere garaipena Pol Gilek lortu zuen Marcos Godoyren aurretik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!