Aurten eta urte asko ondoren Santio jaietan danborrada antolatu da uztailaren 27an. Aurretik entsaioa antolatu da, bakarra izango da eta asteratean, uztailaren 23an, egingo da ikastolako patioan. 18:00etatik aurrera bilduko dira antolatzeko eta 19:00etan txarangarekin egingo dute entsaioa.