Biteriko etxetxoan Urumea bailara ezagutzeko aukera eskaintzen da

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 21a, 02:00

AURTENGO udan ere, Donosti­al­dean dagoen eskaintza tu­ris­tikoan, sagardoaren lurral­deak toki bat bereganatu du, bertan egin daitezkeen ekin­tzak eta esperientziak ikustaraziz. Biterin dagoen etxetxora hurbildu eta bertan Behemen­dik eskaintza zabala du. Uru­mea ibaiaren ertzetik doan ibilbidea bizikletaz eginez, sagardo ibaiaren inguruko se­kretuak ezagutzeko aukera pa­regabea dago, Astigarra­ga­raino helduz, sa­gar­­do­aren bi­ho­tzera hain zuzen. 

Sagardoetxean, dastaketa egongo da, sabelak gozo-gozo betetzeko, hala nola; sagardoak, pintxoak...  Eta beste hainbat eta hainbat esperientziez gozatzeko aukera ere badago. Donostiatik Astigarragara ibilaldia bizikletan egin daiteke Urumea ondoko bide gorria jarraituz. Sagar­do­etxean Sa­gar­­­do Muse­oko bisita gidatua ere eskaintzen da, sagardoaren kulturan barneratzeko as­motan, sagastiak bisitatuz eta dastaketa gidatua eginez. Eta etxera itzulera berdin egin daieteke Uru­meak duen bide gorritik. 

   Donostialdeako eskaintza turistikoak zenbait zerbitzu eskaintzen ditu esperientziez gain, hala nola; lau orduko bi­zikletaren alokairua, hartzean ibilbidearen ma­pa eman­go da eta gehienez bi pertsona erreserba bakoi­tzeko eskaintzen da. Ordu­tegiari dagokionez as­teartetik larunbatera bitartean 10:00­etatik 15:00etara da­go. Igande eta jai egunetan 10:00etan. Eskaintzen den zerbitzuen ira­u­pena, lau ordukoa izango da. 


Urrira arte dago eskaintza

Ekainean eman zitzaion ha­si­era eskaintza kultural honi, eta urrira arte iraungo du. Orain­dik udako planik izan ezean, Sagardo lurraldea ezagutzeko gonbitea irekia da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!