HErritik barrena igaroko dira Donostia Klasikako txirrindulariak, abuztuaren 3an. Lehen aldiz antolatu den Emakumeen Klasika eta gizonezko probaren 39garren edizioa izango dira kaleak zeharkatuko dituztenak.
Guztira 127 kilometro egingo dituzte emakumeek. Emakaumeen proba Donostiatik goizeko 10:00etan abiatuko dira eta Hernanira 10:25ak aldera iritxiko dira, gutxi gorabehera. Emakumeen Klasikaren lehen edizioan parte hartuko duten txirrindulariak dira lehenak Hernaniko kaleetatik igarotzen. Gizonezkoen proba ere Hernanitik igaroko da, 14:15 aldera, eta goizean emakumezkoek egindako ibilbide bera egingo dute haiek ere.
Horrela, herritarrek proba ondo ikusteko aukera izango dute, profesionalak hainbat puntutatik pasako direlako; aurten, Sorgintxulo auzotik sartu eta Latsunbe osoa zeharkatu ondoren, Zinkoeneatik igaroko dira, Astigarragarako bidean. Beraz, munduan sona haundia duten txirrindulariak bertatik bertara ikusiko dira Hernanin.
Probak eragina izango du, trafikoan
Klasika herritik barrena igaroko da eta horregatik, hainbat neurri hartu beharko dira kontuan. Latsunbe kalean, ibilgailuen ilaran aparkatu beharko dute zenbait zatitan eta beste zenbaitetan ibilgailurik gabeko bidea izango da. Hala ere, aste honetan bertan jarriko dira informazio oharrak ibilgailuetan eta sotoetan, adi egoteko. Udalak nazionarteko kirol froga honek eskatzen dituen neurriak betetzeko eskatu du.