«Ongietorriak Hernanira»

Kronika - Erredakzioa 2019ko uztailaren 21a

HERENEGUN egin zieten ha­rrera Hernanira uda pasa­tzera etorri diren bost haur sahararrei, udaletxean. Erre­alitate berri bat ezagutzeko aukera izango dute Jadya Bra­him Salem Hanafi (11 urte), Ha­yat Salma Bad (12 urte), Fatma Mohamed-Moulud (9 urte), Mansur Moh-Ali Moh Ahmed (10 urte) eta Said Ahmed Moh Salemek. 

Aurten bisekin arazoak egon dira eta 2.000 haur saharar beranduago iritsi dira gu­rera. Hala ere uste baino be­randuago, baina «ongietorri­ak, Hernanira» eman zizkien Xabier Lertxundi alkateak. Moh Ahmed eta Said Ah­med lehenengo aldiz etorri di­ra eta beste hiruak aurretik ere egondakoak dira. Hartzen di­tuzten familiak ere Udalean egon ziren eta Xabier Ler­txun­dik es­ke­rrak emateko aprobe­txatu zuen. «Hernaniko famili hauei esker etortzen dira haur hauek, bestela ez lukete aukera hori izango». Txantxe­ta­rako tartea ere egon zen, bost saharar haurrak Eibar futbol taldeko kamisetekin bait zeuden. «Hernanin ere baditugu tal­deak kirol desberdinetan» ai­patu zuen alkateak eta on­do­ren lunch eder batez gozatu zuten denek. Abuz­tuaren 23 eta 24ra arte egongo dira eta hilabete osoa dute bertan gozatu eta leku desberdinak eza­gutzako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!