ETE Ligari neurria hartu dio Maialen traineruak eta atzo goizean, Sestaon bosgarren postua lortu zuen. Urteko estropadarik hoberena edo onenetarikoa osatu zuten garailearengandik, Deusto, bost segundutara geratuta. Alde txikiak egon ziren eta bost segunduren tartean sei ontzi sailkatu ziren. Isuntza seigarrena Hernanirengandik zazpi ehunenekotara bakarrik geratu zen.
Gaur Oriok hartuko dio erreleboa Sestaori eta gainera itsaso zabalean jokatuko da estropada, ibaitik itsasorako jauzia emanez. Maialen traineruko neskak erakutsi dute ur geldietan ongi moldatzen direla eta orain mugituetan ere ongi dabiltzala erakutsi nahi dute. Sailkapen nagusian orain seigarren daude kokatuak.