Gaurko Zarautz-Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia lehenengo aldiz antolatu da

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 20a, 02:00

Gaur, lehenengo aldiz ur irekietako Zarautz-Getaria-Zarautz zeharkaldia antolatu da. Espainiako kopako zeharkaldia da eta inoiz Euskal herrian egon den trabesiarik onena eta maila altuenetakoa izango da. 18:00etan hasiko da eta 500 igerilarik egingo dute igeri Zarautzen hasi, Getarian buelta eman eta berriz Zarautzeko portuan amaitzeko. 5.200 metro izango ditu. Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du eta espainiar selekzioko igerilariak dira faborito eta horien artean Pol Gil. Partaideen artean Luis Goñi hernaniarra egongo da. Bihar berriz ohiko Getaria Zarautz egingo da igeri, lehendabizi infantilak eta ondoren nagusiak, 11:30etan hasita. Hemen 3.100 partaide egongo dira eta horien artean 50 hernaniarretik gora. Hemen ere maila altua egongo da aurten larunbateko asko eta asko bertan egongo baitira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!