Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa prest dago, irailean hasteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 18a, 02:00

Irailaren 14an emango zaio ha­siera, Gipuzkoako Bertsolari Txapeketari. 16 saio jokatuko dira, hiru hilabeteko epean; zazpi final zortziren, bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala. 48 bertsolarik hartuko dute parte, eta horietatik be­deratzi dira Hernaniko bertso eskolakoak. 

Sailkapen fasean, sei ber­tsolari sailkatu zituen Iraulio Pan­ttalone Bertso Ka­bi­yak: Eñaut Martikorena, Iker Or­ma­­­zabal, Eli Pagola, Iña­ki Ze­laia, Asier Azpiroz Axpi eta An­doni Muji­ka. Agin Laburu eta Beñat eta Unai Gaz­telumendi anaiak gehitu be­har dira, bertakoen bederatzikotea osatzeko.

Andoni Mujika izango da lehenengoa oholtza gainera igo­tzen, irailaren 14an Oñatin. 

Hernaniko bertso eskolako bederatzi bertsolarik hartuko dute parte eta Andoni Mujika da aritzen lehenengoa.

Sarrerak irailaren 2an ­jarriko dira salgai

Saio guztietako sarrerak, irailaren 2an jarriko dira salgai, www.bertsosarrerak.eus webgunean. Horrez gain, saio egunetan ere jarriko dira eskuragai, aretoan bertan. Bertsozale Elkarteko bazkideek eta 6-16 urte bitarteko gazteek prezio be­rezia izango dute. Saioetako sarrerez gain, Bertsozale El­kar­­teko bazkideek bonua erosteko aukera ere izango dute. Bo­nu horrek, aukera ematen du ber­tso saio guz­­tietara joateko, fina­lera izan ezik.


Txapelketako informazio guztia, ?www.bertsoa.eus? ­webgunean

www.bertso­a.eus webgunean jarraitu daiteke txapelketa, eta bertan, hainbat xehetasun gehiago eman­go dira: albisteak, egutegiak, argazkiak, puntuazioa... Txapelketaren jarraipen be­re­zia egingo du eta sa­io­en laburpenak ikusteko au­ke­ra ere egongo da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!