Santio Jaien egitaraua aurkeztu du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 17a, 02:00

Jada aurkeztu du Asti­ga­rra­ga­ko Udalak aurtengo ja­ien egi­­ta­raua, eta ez da aspertzeko as­­­­­tirik izango, Santiotan. Xa­bi­­er Urdangarin alkateak, A­ma­­­ia Usabiaga kultur tekni­ka­riak eta Ain­tzane Barandiaran  eta Ione Olatziregi zinegotziek eman­­­ zuten egi­tarauaren berri, eta ha­ur, gazte zein hel­­­du­en­tzat on­­do pa­sa­tze­ko ekin­­tzak eta egi­tekoak an­to­latu dira. 

Aurtengo pregoiean neska  kirolariak izango dira pro­tagonistak, «merezi du­te­la­­­ko eta egin duten ahale­gina he­­rriko plazan txalotu na­­hi du­gulako», azpimarratu zuen­ Ur­dangarin alka­te­ak, ja­­ien aur­­kezpenean. Az­ken urteotan lo­raldia izan da, kirol tal­de­e­tan; eskubaloiko taldea edota futbolekoa sortu dira eta mar­ka bikainak lortu dituzte fut­bo­­lari eta eskubaloikoek, gai­­ne­­ra­. Saskibaloi taldea, Emarri ­eta palakoa ere bertan omenduak izango dira txupi­nazoa bota­tzean.


Egitarau zabala, Santiotan

Jaiei 24ean emango zaie ha­siera, baina asteburu honetan hasiko di­ra astigartarrak mo­to­­rrak be­rotzen. Uz­ta­ilaren 20 eta 21erako he­rrian egin ohi diren eki­taldiak bil­du dituzte; bes­teen artean, he­rri kro­­­sa, sar­di­­na jatea, kon­­tze­r­tu­­a eta ja­ial­­dia egongo di­ra. 

Santiotako aurkezpenean azpimarratu zuten  bazkari he­rri­koi u­g­a­ri izango direla aur­ten ere; hau­rre­­­na, erreti­ra­tuena, gaz­te­­­le­ku­koa, gaz­teena, marmi­takoa, el­kartasunekoa, Santa Ana­­­­­ko­a... guztiek izango dute ize­­­na festetan. Bestalde, ohi­tu­rak gogo­ra­­tzeko eta gau­r­­­ko­ta­suna os­pa­tzeko ekin­tzak ere izan­­go di­ra, herri ki­rolak, euskal dan­­tza, eta ka­le i­kus­­­kizunekin.

Mota guztietako mu­sika entzungo da jaietan. Txa­ran­gak, erro­­­­­­­meriak, kotzertuak, mu­­­­­sika ibiltariak edo dan­tza­rako doinuak izango dira. Gaz­teek, beren aldetik, eska­in­tza alternatiboa egin dute txoz­­­netan, hainbat kon­tzer­tu­re­kin. Ur­teroko taldeak eta be­rri­ak ere izango dira aurten, he­rria pizten: Ilargi Beltza, Mo­dus Ope­­randi, Ana Lea & Ma­ria­, Blessive DJak, Abiba dis­ko­fe­sta eta Laiotz.

Bost egunetan parte har­tzeko aukera ugari izango da,  guztientzat. Txikienek jolasak izango dituzte, eta saskibaloi txapelketa, krosa, Larrain dan­­tza, bola eta toka ere izan­go dira, beste askoren ar­te­an. Jarduera gastro­no­mi­ko­ak ere lekua dute Santiotan, sar­di­na ja­t­e, hega­luze pintxo eta sa­gar­do dasta­ketarekin. Baita Mar­mi­tako Lehiaketa arrakas­ta­tsua ere. Zozketa egin behar izan da. Eta ikusle edo entzule gisa egoteko au­ke­ra ere egongo da Rojo Telonen zirkoa, Jule kale antzerkia eta Tio Te­ronen dan­tza ikuskizu­na­re­kin.

Horrez gain, feria, barr­a­kak­, txoznagunea eta ka­leko sal­­men­ta postu ibiltariak ohi­ko lekuan jarriko dira. Gai­ne­ra, barrakek uzta­ilaren 26 eta 29­an prezio berezia izango du­te, bi­daia euro batean izan­go ba­i­ta.


Aurtengo nobedade nagusia, danborrada

Santio jaietan herri dan­bo­rrada egingo da aurten. Garai batean egin izan zen eta 75 herritarrek bertan parte­har­tzeko izena eman dute. Larun­batean izango da, 18:00­etan. Azkeneneko inauterietan Inu­de eta Artzaien konpar­tsan dan­­bo­rrada egin zuten, eta parte­har­tzaileei gogoa piz­tu zitza­ien eta jaietakoa ere berres­kuratu dute. Izenema­te­a ire­­kita dago oraindik. 


Jai parekideak, oinarri 

Hainbat iniziatiba jarri direla martxan ohartarazi zen aur­kez­penean: eraso sexisten aten­­tzi­orako 24 orduko arreta zer­bi­tzua 638 206 586 telefono zenbakian, Sexu-bi­zi sexologo-aholkularia uzta­ila­ren 24, 25 eta 27an, familiei zu­­zendutako Beldur barik gu­­­­­nea 25­e­an,  eta Bri­ga­­­da Morea ere egon­go da etxera itzultzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!