karmengo Eguna oso estimatua da Hernanin eta gaur ospatuko dira Kaxkoko Jaiak egun guztirako prestatu den egitarauarekin. Goizean goiz hasiko dira festak Kaxkoko hildakoen omenez Agustinetan ospatuko den mezarekin eta ondoren Diana egongo da. Goiz osoan zehar egongo dira ekintzak.
Maite Miner alkate izendatuko dute Peña okindegiaren gainean
12:00etan ekitaldi nagusia hasiko da. Xarobeko Maitere Miner izendatuko dute alkate Kale Nagusiko 19garren zenbakian (Peña okindegiaren gainean) eta bere senarra den Joxan Ruiz, Arantzazu Ruiz alaba, Joxe Leon Sanchez eta hauekin batera Eguzki drogeri eta ileapaindegiko Yolanda Castillo omenduko dituzte.
GAUR, Kaxkoan
09:00, Meza Agustinetan, Kaxkoko hildakoen omenez.
09:30, Diana
11:00, Bi esku pelota partidu eta beste bi palaz, Tilosetan.
11:30, Biterin umeek eta laguntzaileek egindako buruhaundien kalejira, Kaxkoko kaleetan.
12:00, Jaien hasierako txupinazoa, alkate berriaren izendapena eta omenaldiak, Kale Nagusiko 19garren portalean, Peña okindegiaren gainean. Alkatea: Maitere Miner (Xarobe kafetegia). Omenduak: Joxan Ruiz, Arantzazu Ruiz eta Joxe Leon (Xarobe); eta Yolanda Castillo (Eguzki drogeria eta ileapaindegia).
Ondoren, Trikitixa kalean, eta balkoi apaintze lehiaketa.
14:00, Bazkaria, Plaza Berrin.
16:00-19:00, IV. Skate Karmen Txapelketa, Pana parkeko pistan.
16:30, Karta jokoak, Andre kalean. Bikoteak, bi emakumez osatutakoak edo mistoak.
16:30, Toka, igela eta botea, Kale Nagusian.
17:00-19:00, Puzgarriak, Plaza Berrin.
18:00, Txokolatada, Plaza Berrin.
20:00, Sari-banaketa: kartak, jokoak eta balkoi ederrena.
20:00-22:00, Sardin-jatea, Plaza Berrin.
22:30, Jaiei bukaera.