Bihar, arratsaldeko 19:00etan Juan Maria Uriarte apezpikua izan zenaren hitzaldia egongo da, Sandiusterrin. Jose Maria Setienen heriotzaren urte urrena bete dela eta, omenaldi gisa. Bizikidetzaren inguruan ariko da solasaldian, baita Euskal eliza eta errekonziliazioaren inguruan ere. «Horma altuak eta zauriak larriak diren arren hitz egitea beharrezkoagoa egiten du horrek» dio.