Egun osoko festa bihar Kaxkoan, Karmen egunez

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 15a, 02:00

Bihar da Karmen eguna, eta festa giroaren sinonimo da hori, Hernaniko Kaxkoan. Kar­men jaiak ospatuko dituzte, ohi bezala, egun osoko egitarauarekin. Urteroko ekintzez gozatu ahal izango dute auzotarrek, beste behin.

Eguerdiko 12:00etan txupinazoa bota, eta Maitere Miner alkate izendatzearekin batera, hasiko da festa ofizialki; bai­na aurretik ere, pelota partiduak zein buruhaundien kalejira izango dira, besteak beste.

EGITARAUA:

09:00, Meza Agustinetan, Kaxkoko hildakoen omenez.

09:30, Diana

11:00, Bi esku pelota partidu eta beste bi palaz, Tilosetan.

11:30, Biterin umeek eta lagun­­tzaileek egindako buruhaundi­en kalejira, Kaxkoko kaleetan.

12:00, Jaien hasierako txupinazoa, alkate berriaren izendapena eta omenaldiak, Kale Nagusiko 19garren portalean, Peña okinde­giaren gainean. Alkatea: Maitere Miner Aran­buru (Xarobe kafetegia). Omen­duak: Joxan Ruiz Ortiz, Arantzazu Ruiz Miner eta Joxe Leon Sanchez (Xarobe); eta Yolanda Castillo Idigoras (Eguz­ki drogeria eta ileapaindegia).

Ondoren, Trikitixa kalean, eta balkoi apaintze lehiaketa.

14:00, Bazkari herrikoia, Plaza Berrin.

16:00-19:00, IV. Skate Karmen Txapelketa, Pana parkeko pistan.

16:30, Karta jokoak, Andre kalean. Bikoteak, bi emakumez osatutakoak edo mistoak.

16:30, Toka, igela eta botea, Kale Nagusian.

17:00-19:00, Puzgarriak, Plaza Berrin.

18:00, Txokolatada, Plaza Berrin.

20:00, Sari-banaketa: kartak, jokoak eta balkoi ederrena.

20:00-22:00, Sardin-jatea, Plaza Berrin.

22:30, Jaiei bukaera emateko txupinazoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!