Aurten ere ospatuko dute San Inazio jaia, Santa Barbaran, uztailaren 31n. Eta eguerdiko 14:00etan, bazkaria izango da, Santa Barbara jatetxean. Txartelak dagoeneko salgai daude, Santa Barbaran bertan eta Aralar tabernan, 25 euroan. Menua ere jakinarazi dute: paella, entrekota, tarta, kafea eta kopa. Deialdi berezia luzatu diete gazteei, egun horretan Santa Barbarara igotzeko, festara.