Kaxkoa itxita bihar, zamalanetarako

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 15a, 02:00

Karmen jaiak direla eta, aldatu egingo da zamalanetarako ordu­tegia Kaxkoan, Udalak azaldu duenez. Horrela, 09:30etatik aurrera itxita egongo da ibilgailuentzako, eta beraz, premiazko zamalanak egin behar dituztenek, Atzieta eta Izpizua kaleetako zamalanen eremuak erabili beharko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!