10garren jardunaldia jokatuko da gaur, Zikuñaga Papelera Torneoan, 19:00etan hasita: kadeteetan, Sein eta Uria, Olaizola eta Iriarteren kontra; eta nagusietan, Urmeneta eta Esnaola, Chiapuso eta Aranbururen kontra. Hauek izan dira azkeneko emaitzak: Olaizola eta Iriartek 22-16 irabazi, Mujika astigartarrari eta Sorondori; Jara eta Insausti II hernaniarrek 22-20 irabazi, Sein eta Uriari; Etxeberria eta Olaizek 22-13 irabazi, Oiartzabal eta Albeniz II hernaniarrei; Galarragak eta Lasa hernaniarrak 22-14 irabazi; Osoro eta De Pazi; eta Urkizu eta Labakak irabazi zuten hernaniarren artekoa, Arizmendi eta Altunaren kontra (22-3).