Bukaeran erreakzionatu arren galdu, Barrenetxeak eta Ansak

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 15a, 02:00

Txapelarik gabe bueltatu zen Endika Barrenetxea hernaniara, San?Fer­min Torneoko finaletik. 40-38 galdu zuen, Ansa II urnietarrarekin batera, Ezku­rra II eta Endikaren kontra; eta beraz, iazko txapeldunek errepikatu zuten garaipena.

Ez zioten ondo ekin partiduari urdinek, Ansak bereziki; akats ugari pilatu zituen urnie­tarrak. Horrela, bost-sei tanto­ren aldea hartu zuten gorri­ek, 29-20 jartzeraino. Baina bu­ka­e­ran, erreakzionatu egin zu­ten Barrenetxeak eta Ansak. Atze­an nagusi izan zen hernaniarra, eta urnietarrak hobeto as­tin­du zuen pelota. 29-27 eta 33-31 gerturatu ziren, eta gorriek be­rriro ihes egin bazuten ere, az­keneraino izan zuten irabazteko aukera, tanto bakarrera jarrita (38-37 eta 39-38). Azke­ne­ko tantoa, ordea, Ezkurra IIk eta Endikak lortu zuten, txapelak janzteko.

Ez zen partidu distiratsua izan, baina tanto ederrak eta emozioa izan ziren bukaeran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!