Astigarragako Herri Krosean, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 15a, 02:00

Datorren larunbatean jokatuko da, Astigarragako Herri Krosa. Arratsaldeko 17:30etan izango da, Kale Nagusitik abiatuta, eta 7,3 kilometroko ibilbidea osatu­ko dute korrikalariek. Par­te har­tzeko, izenematea zabalik dago, www.herrikrosa.eus web orrian, 6 euroan. Egunean bertan ere izango da aukera, irteera puntuan, 16:00etatik 17:00etara; 9 euro izango dira orduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!