Aurrenekoz irabazi du Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, Astigarragak; eta beraz, estreinakoz ariko da gaur, Euskal Herriko Herriartekoan. Zeanuri Bizkaiako txapelduna izango du aurrean, goizeko 11:00etan, Zumarragako Beloki frontoian. Bertara joateko antolatu duten autobusa, 09:45etan abiatuko da, Pelotari kaleko geltokitik.