Aitor Urkiak zilarrezko domina, Espainiako 20 urtez azpikoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 14a, 02:00

Espainiako Txapelketak jokatu ziren aurreko asteburuan, zenbait kategoriatan. Eta Her­nanik ere izan zuen ordezkaritza, horietan.

Kataluniako Granollersen aritu zen Aitor Urkia, 20 urtez azpikoan, mailu jaurtiketan. Eta emaitza bikaina lortu zuen hernaniarrak: 67,69 metrora jaurti zuen 6 kiloko mailua, eta bigarren sailkatu zen, zilarrez­ko domina kolkoratzeko. Bar­tzelonako David Martinek ba­karrik hartu zion aurrea, 69,17 metroko jaurtiketarekin.

Asturiaseko Gijonen zeukan zita, bere aldetik, Amaiur Ve­lezek, 16 urtez azpiko txapelketarekin. 300 metro hesidunetan aritu zen hernaniarra, eta 47,64 segundutan gelditu zu­en kronometroa, semifinalean, bere serieko laugarren izateko. Ez zen finalera sailkatu, baina marka ona lor­tu zu­en Velezek, eta beraz, primerako bukaera eman dio, bere denboraldi bikainari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!