Aurreko asteburuan jokatu zituzten neskek, Aranoko Pala Txapelketaren ligaxka eta semifinalak. Eta gaurkoan, mutilen txanda izanen da. Goiz eta arratsalde, ligaxka eta kanporaketak jokatuko dituzte, erabakitzeko zein bikote ariko diren, uztailaren 21eko finalean.
Egun horretan jokatuko dira bi finalak, neskena zein mutilena; eta baita 3garren eta 4garren posturako partiduak ere, bi kategorietan.
Zortzi bikote ariko dira jokoan gaur, mutiletan. Aurreko asteburuan, sei bikote izan ziren, nesken artean.
Amaia Irazustabarrenak, finala gaur Alegian
Bestalde, Alegiako Txapelketaren finala jokatuko du gaur, Amaia Irazustabarrena hernaniarrak. Arratsaldeko 18:00etan izango da, eta Erasunekin ariko da, Garmendia eta Mendizabalen kontra.