La Jodedera eta Jean-Marie Ecay Trio, bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 13a, 02:00

Gaur emango diote bukaera, aurtengo Jazz Hernani jaialdiari. Eta horretarako, bi talde igoko dira, Tilosetako eszenatokira. Aurrena, La Jodedera taldea, 20:00etan, euskal eta kubatar doinuak ekarriz; eta ondoren, 22:00etan, Jean-Marie Ecay Trio osatzen duten hiru kideak: Jean-Marie Ecay gitarrarekin, Hadrien Feraud baxuarekin, eta Tao Ehlrich bateria jotzen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!