Euskal Herriko finalaren bila, Astigarraga

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 13a, 02:00

Haundia egin zuen Astigarra­gak, Gipuzkoako Herriarteko Txa­pelketa irabazita. Eta lor­pen horrek, aukera eman die orain, Euskal Herriko Herriar­tekoa lehiatzeko.

Horrela, bihar daukate zita, semifinala jokatzeko: Zeanuri izango dute aurrean, Bizkaia­ko txapelduna, Zumarragako Beloki frontoian, 11:00etan.

Astigartarrek espero dute, oraingoan ere herritar ugari joatea, animatzera; eta gauzak errazteko, autobusa antolatu dute: goizeko 09:45etan abia­tu­ko da, Pelotari kaleko auto­bus geltokitik. Horretarako, txartelak salgai daude Ikatza tabernan, 5 euroan.

Beste semifinala, gaur ber­tan jokatuko dute, Doneztebek eta Laguardiak; Nafarroako eta Arabako txapeldunek. Zuma­rra­gan ariko di­ra haiek ere, gaur 19:00etan. Bi semi­fi­na­len ira­bazleek, hilaren 21ean joka­tu­ko dute finala, toki berean.


Hiru partidu gaur, Hernanin

Bestalde, gaur izango du segida, Papelera Zikuñaga Torneoak, Hernaniko kiroldegiko fronto­ian. Hiru partidu jokatuko dira, goizeko 11:00etan hasita. 

Aurrena, ka­de­­teetan, Oiar­tza­bal eta Albeniz hernania­rrak ariko dira, Oiarpeko Etxe­be­rria eta Olaizen kontra; gero, ju­be­­niletan, Lasa hernaniarra eta Pagazpeko Galarraga, Alde Za­ha­rrako Osoro eta De Pazen kontra; eta azkenik, nagusie­tan, Urkizu eta Labaka herna­nia­rrak, Ariz­mendi eta Altuna herrikideen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!