Udako itxura ederra gaur, herriak!

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 13a, 02:00

Herriari itxura ederragoa em­ateko asmoz, eta «goizue­ta­rrek eta turistek ingurune atsegin eta ederraz goza deza­ten», Udakolore Balkoi Lehia­keta antolatu du Goizuetako Udalak, bigarrenez. Gaur arte izan dute herritarrek, balko­iak eta leihoak apaintzeko auke­ra; eta gaur bertan, goizean, lehia­ketako epaimahaikideak ibili­ko dira herrian zehar, balkoi eta leihoak ikusten.

Baloratzeko garaian, kon­tu­tan hartuko dituzten etxearen aurrekaldearen zainketa eta itxura osoa, balkoi eta leihoen edertasuna, apainketaren ori­gi­­­nal­tasuna, loreen konpo­si­zioa, eta elementu osagarriak.

Irabazlea, gaur bertan jakinaraziko dute, ?www.goizueta.eus? web orrian: 150 euroko saria jasoko du.

Gaur ber­tan jakinaraziko du­te irabazlearen izena, Goi­zu­etako Uda­la­ren webgunean, www.goizueta.eus. Eta saria iza­nen du: 150 euro, herriko ko­mertzioetan gastatzeko, hiru hilabeteko epean.


Datorren astelehenean, Karmen bezperako festa

Beste zita berezi bat ere badute Goizuetan, datorren astelehe­nean. Izan ere, Karmen bez­pe­rako festa eginen dute, aurre­ko urteotan bezala. Arratsal­de­ko 20:00etan hasiko da, patata tortilla lehiaketarekin, eta ordu horretarako entregatu behar­ko dituzte, partehartzaileek. Saria izanen dute, bi onenek.

Herri afaria eginen dute on­doren, 20:30etan, norberak eramandakoarekin, eta Umo­re Ona elkarteak eta Udalak ja­rri­­tako edari, kubierto, mahai eta aulkiekin, Plazan. Eta bu­ka­tze­ko, sua eginen dute ber­tan, arbiaren zuztarrak erreta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!